loader image

1926az geroztik Gipuzkoako usainik gozoena

La Casa del Café

Ehun urtetan zure bidelagun

Zure paisaiaren eta arimaren muina gara. Goizean goiz irekitzen diren azokena, itsasondoko ibilaldiena, betiko tabernako elkarrizketena, Alde Zaharreko goiz argitsuena eta Zurriolako arratsalde lasaiena. Etxetzat dugun horren muina gara.

Etxea baita zure eguneroko egunsentietan, bazkalondoetan eta elkarrizketetan lagun duzun kafearen usain gozoa. Zure etxean zaudela sentiarazten dizun usain gozoa.

Gure etxea, garen horren jatorria

Gure historia, eta zurearen zati bat, Juan Iriondorekin hasi zen. Beizamako gazteak, Arteak eta Lanbideak ikasi ondoren, etxetik urrun ezagutu zuen hemen oraindik ez genuena: 20ko hamarkadako Pariseko kafetegien usain gozoa eta bizitza ospatzen zekien hiri baten sormen-askatasuna. Hantxe sortu zen inoiz askatuko ez zuen ametsa, hemen, Donostian, etxean, egi bihurtu zuena Maria Salaberria emaztearen ezinbesteko laguntzaz.

Maria Salaberria eta Juan Iriondo

Xabier Iriondo

50. hamarkadaren azken urteetan eta 60.aren hasieran Xabier Iriondo semeak eman zion La Casa del Caféri bultzada nagusia. Begirada zabalaz eta beti gureak izan ditugun balioekiko errespetuz, hasierako denda txikia eraldatzen asmatu zuen mugak gaindituz eta Gipuzkoa osorako erreferente bihurtuz.
Karmele eta Xabier Iriondo
Atotxa futbol-zelaia (1982)

80ko hamarkadan, kafe-errota Oiartzunera eraman behar izan genuen, Gipuzkoako goiz eta arratsaldeak kafez hornitzen jarraitu ahal izateko. Eta, etxez aldatu arren, gure izaerari eutsi diogu.

Gaur egun La Casa del Cafék gure familiaren esku jarraitzen du, sortu zuen familiaren, errezeta, tradizio eta hitzari leial eusten dion familiaren esku. Emandako hitza hori baita, Gipuzkoaren, gure etxearen, oroitzapenetako usain gozoari eustea.

Etxea eta tradizioa darion errezeta

Badira ustekabean sortzen ez diren usain gozoak, etxeko berotasunetik maitasunez sortutako usain bereziak. La Casa del Caférena, esaterako, arima bete-betean jarriz sortutakoa.

Hautaketa

Aleak banan-banan aukeratzen ditugu, lurra eta lurra lantzen duten horienganako errespetu osoz.

Zaintza

Eskuz bahetzen dugu, kalitate gorena ziurtatzeko.

Denbora

100 urte daramatzagu errezeta berarekin, izaera, indar eta ñabardurez betetako kafea sortuz: poliki-poliki, sakon eta arretaz txigortuz.

Hauxe da 1926az geroztik gorde dugun errezeta. Gure usain gozoa nortasunez janzten duena. Gure oroimenaren oihartzun bihurtu dena… bai eta zurearena ere.

Ondare-usaina darion etorkizuna

100. urteurrena ez da amaiera, 1926az geroztik izan dugun helburua eraikitzeko urrats berri bat baizik: kaferik onena bihotzez eta begirunez egitea.

Jatorriaren jasangarritasuna

Txigorketa eta prozesuen berrikuntza

Taldearen
prestakuntza

Gizarte-proiektuak eta bertakoak

Etxera garamatzan usain goxoa

La Casa del Caféren 100 urteak konfiantzazko 100 urte dira, elkarrekiko bizipenenak eta gure oroitzapenean beti izango ditugun usainik gozoenak. Gure hondartza, mendi eta txokoetara garamatzaten horiek. Gure etxera, Gipuzkoara, ekartzen gaituztenak.

Eskerrik asko mendeurren honetan gure bidelagun izan zaitugulako. Eskerrik asko gure usainik gozoena bizirik iraunarazteagatik.

1926az geroztik Gipuzkoako usainik gozoena

La Casa del Café - Juan Iriondo, S.L.
Zuaznabar Kalea, 49 · Polígono Ugaldetxo
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)

2026 © Todos los derechos reservados.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.